Zer da Wimax bidezko Internet zerbitzua?
Kable bidezko teknologiak (zuntz optikoa eta ADSLa) iristen ez diren tokietarako eskaintzen du Guuk-ek Wimax. Abiadura handiko konexioa da, eta erraz eta azkar instalatzen da.
Gure sare-azpiegituraren bidez, estaldura sortzen dugu Nafarroan, etxean antena txiki bat instalatuta banda zabalerako sarbidea emateko. Landaguneetarako, hiri handietako aldirietarako, herrigune sakabanatuetarako, industrialdeetarako eta halakoetarako pentsatua dago.
Haririk gabeko gure teknologia Wimax teknologia bidezko banda zabaleko zerbitzu bat da, deskarga-mugarik gabekoa eta kalitatezkoa.
100 Mb-erainoko abiadura eskaintzen du (nabigaziorako, deskargetarako, streamingerako eta abarrerako behar bezala prestatua), eta 25 eta 50 milisegundo bitarteko latentzia baxuak (latentziarik egokiena onlineko jokoetarako eta gainerako aplikazioetarako). Horri esker, zuntz optikoaren antzeko kalitatea duen zerbitzu-esperientzia izango duzu.
Instalazioa oso erraza da. Antena hartzaile txiki bat jarriko dugu etxeko teilatuan edo fatxadan, hurbilen dagoen errepikagailuari begira. Kable bat konektatuko dugu antenatik wifi-bideratzailera, eta… kito!
Nola jakin Wimax instalatzeko estaldurarik badudan?
Nafarroako landa-eremu ia guztiak hartzen dituen haririk gabeko sarea dauka Guuk-ek.
Ikusi hemen zure etxeak estaldurarik baduen..
Noraino iristen da Wimax estaldura?
Zuntz optikozko eta hari gabeko teknologietako sare hibrido ahaltsu horrek erkidego osoko 450 herri baino gehiago hartzen ditu, eta 100 Mb erainoko abiadura eskaintzen die. Hala, landa-eremuko Internet eta telefonia zerbitzuak, streaming bidezko HD telebista eta gaur egun guztiok erabiltzen ditugun gainerako telekomunikazio-zerbitzu aurreratuak izan ditzakezu.