Nora joatekoa zara?

Aukeratu zer herrialdetara joango zaren

Roaminga doan duten herrialdeak

Europar Batasuneko edozein herrialdetara edo Europar Batasunera elkartutako herrialderen batera joaten bazara, mugikorra Espainian erabiltzen duzun bezala erabili ahal izango duzu.

Ez dizugu kobratuko zure datuak erabiltzeagatik, eta deiek eta mezuek zure tarifan duten kostu bera izango dute. 

Ez dizugu kobratuko zure datuak erabiltzeagatik, eta deiek eta mezuek zure tarifan duten kostu bera izango dute. Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Gibraltar, Grezia, Guadalupe, Guyana Frantsesa, Herbehereak, Hungaria, Irlanda, Martinika uhartea, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Polonia, Portugal (Madeira eta Azoreak), Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Suedia, Espainia eta Estatu Batuak.

Kontuz ibili Europan egon arren akordiorik ez duten herrialdeekin, haietan roaminga EZ BAITA DOAN: Andorra, Mazedonia, Monako, Montenegro, San Marino, Suitza.

N/A

Bidaiatzeko asmoa baduzu, kontuan hartu gure gomendioak...

Aktibatu zure roaminga

Zure linearen egoera egiaztatzeko eta roaminga aktibatu edo desaktibatzeko, sartu Bezeroaren Guneko “Zure lineak” fitxan, “Linearen ezarpenak” atalean, edo deitu guri 900 622 151 telefono-zenbakira. Hala, deiak jaso eta egin ahal izango dituzu, mezuak bidali eta jaso, eta zure datuak erabili, zure mugikorreko datuen ibiltaritza aktibatzen baduzu.

Egiaztatu datuen ibiltaritza

Bidaiatzen ari zaren bitartean datu-erabilera kontrolatzeko, onena da telefonoaren ezarpenetatik datuen erabilera aktibatzea edo desaktibatzea, “datuen ibiltaritza” aukeraren bidez. 

Deskargatu gure APP

Bidaiatzen ari zarenean zure kontsumoaren kontrola izan nahi baduzu, sartu zure Bezero Gunean gure mugikorreko aplikaziotik. Zure deien eta datuen erabilera ikusteko aukera emango dizu. Zure Bezero Gunean ere sar zaitezke zure arakatzailetik.

Gune bakoitzeko herrialdeak egiaztatu ditzakezu

hemen

Europar Batasuna eta elkartutako herrialdeak (1. gunea)
Herrialde horietako trafikoa zure tarifaren baldintzen arabera kobratzen da, kostu gehigarririk gabe:

Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Vatikano Hiria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Gibraltar, Grezia, Guadalupe, Guyana Frantsesa, Holanda, Hungaria, Irlanda, Martinika uhartea, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Polonia, Portugal (Madeira eta Azores), Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Suedia eta Estatu Batuak.

Europako gainerako herrialdeak eta beste herrialde batzuk (2. gunea)
Herrialde hauek ez daude Roaming akordioan sartuta eta kostu gehigarri bat dute:

Europa: Albania, Andorra, Bosnia eta Herzegovina, Faroe uharteak, Kosovo, Serbia, Monako, Mazedonia, Montenegro, Suitza eta Turkia. Afrika: Aljeria, Maroko eta Tunisia. Amerika: Bermuda, Kanada eta Puerto Rico.

Munduko gainerako herrialdeak (3. gunea)
Herrialde hauetan deien kostua altuena da:

Asia, Afrikako gainerakoak, Amerikako gainerakoak, Europako gainerakoak eta Ozeania.

Zure gigak zureak dira; gurekin,

giga berak dituzu etxean eta atzerrian!

n/a

Nola aktiba dezaket roaminga nire telefonoan?

Urratsez urrats azalduko dizugu nola konfiguratu roaminga zure iOS edo Android gailuan.

Ziurtatu roaminga eta datuen ibiltaritza aktibatuak dituzula. Helburuko herrialdera iristen zarenean, mugikorra automatikoki konektatuko da; beraz, ez duzu beste ezer egin beharko.

Zure gailuan roaminga nola aktibatu azaltzen duen bideo txiki bat ikusteko,modeloa hautatu besterik ez duzu egin behar, eta azalduko dizugu.

Edo nahiago baduzu, jarri gurekin harremanetan

Hemengoak gara eta zure hizkuntza hitz egiten dugu. Zure zalantza guztiak konponduko ditugu.