Kanal Etikoa
MASMOVIL Taldeak Taldeko profesionalen esku, jartzen du Kanal Etiko hau, haietako edozeinek fede onez hauek egin ditzan:
- Segurtasuna eta konfidentzialtasuna eta, hala hautatuz gero, anonimotasuna bermatuz, Taldeari aplikagarria zaion jarduera-araudia urratzen duen edozein gertaera edo ekintza salatu. Araudi hori bi motatakoa izan daiteke: kanpokoa (legedia aplikagarria) edo barnekoa (Taldeak bere borondatez onartzen dituen araudiak, hala nola Kode Etikoa, barne-politika eta -prozedurak, eta bestelakoak).
- Aurreko paragrafoan zehaztutako araudiari buruzko edozein gairi dagokion informazioa eskatu, kontsultatu eta argitu, Masmovil Taldean egiten den jarduerarekin lotura duenean.
Kanal Etikoaren helburua ez da Taldeko sozietateek hornitutako produktuetatik eta/edo emandako zerbitzuetatik eratorritako kontsulta edo erreklamazioen ardura hartzea. Horrelako izapideetarako, bezeroarentzako ohiko arreta-kanaletara jo behar duzu.
“Kanal Etikoa” estekan duzu jakinarazpen horien inguruko izapideei buruzko informazio xehatua.
Salaketa era anonimoan eginez gero, telefono mugikor baten zenbakia gehitu beharko duzu ikerketa erraztuko duten azalpenak edo datu gehigarriak eskatu ahal izateko. Harremanetarako datu horiek ez dira lotuko Taldearen ardurapeko datu pertsonalekin. Webgune seguru batean dago formulazio hau, eta, horren bidez, pribatutasuna eta anonimotasuna bermatzen da hirugarrenen aurrean. Araudia Betearazteko Arloak soilik izango du formularioan ematen dituzun datuetarako sarbidea. Formularioarekin erlazionatutako nabigazio-datuak (erabiltzaileak konektatzeko erabiltzen duen IP helbidea, adibidez) webguneak zuzen funtzionatzen duela bermatzeko soilik erabiliko dira, eta informazio hori ez da sartuko Araudia Betearazteko Arloak jasotzen duen informazioan. Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu Kanal Etikoaren Pribatutasun Politika.